Musikasten proiektuak helburu soil zein asmo handikoa du: euskarazko musikaren entziklopedia digital erraldoi bat sortzea, webgune bakarrean historiako musika guztia bilduko duena. Mundu mailan euskaraz abestu duten artista eta talde guztiak, argitaraturiko diskak eta gure hizkuntzan konposaturiko abestien letrak, audio, bideo eta azalpen testuekin batera indexatzea da helburua.
Publikoari doan eskaintzen zaion datu-basea da, artista, disketxe eta managementekin elkarlanean sortua, euskarazko musika Interneten posizionatu, ezagutarazi eta bere ezagutza eta erabilera sustatu asmoz.
Proiektua Tirabol Produccions enpresak sustatzen du, katalanezko Viasona letren proiektuaren sortzaile eta kudeatzaileak, dagoeneko 90.000 kanta indexaturik dituztelarik bertan. Era berean, okzitanierazko Trobasons letren proiektua ere kudeatzen dute, 13.000 kanta indexaturik dituztelarik jada.